Udaltzainek kontzertu bat galarazi nahi izan dute Redin-en

2011ko uztailaren 12a
15:21
Entzun

Atzo gauean Udaltzainek galarazi egin zuten Redin aldapan Estricalla taldeak eskaini behar zuen kontzertua. Jendea grabatzen aritu ziren eta hainbat pertsona identifikatzen saiatu ziren, norbait kontzertuaren arduradun egiteko asmoz. Bitartean, Frantziako portalean Udaltzainen bost furgoneta egon ziren eta inguruetan Polizia Nazionalaren hainbat unitate.

Karmen Kaleko Herriko Tabernako kideek esan dutenez Udaltzainek "jarrera probokatzaiea" izan zuten arren, jendeak lasaitasuna mantendu zuen. Eszenatokia desmontatu zenean joan zen polizia. Kontzertua Arrano elkartearen barruko aldetik egin ahal izan zen.

Herriko Tabernako kideek, UPN eta Udaltzainen "jarrera zentsuratzailea" salatu dute. Sanferminetarako antolatutako hainbat ekimenen debekuaren ondoren, atzokoa "beste pauso" bat dela uste dute, "armatuak etorri baitziren istiluak sortzeko". Sanferminetan antolatutako kultr jarduerekin aurrera jarraitzen dutela esan dute eta jendea bertara hurbiltzera animatzen dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.