Ezezagun batzuk Udaltzaingoaren zenbait auto erretzen saiatu ziren atzo gauean Andoainen (Gipuzkoa), La Salle etorbidean, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Honen arabera, erasoa 23:30ean gertatu zen eta etxean egindako lehergailu txiki bat jarri zuten aparkatuta zeuden auto haien ondoan, suziri batekin.
Udaltzaingoaren auto baten atzealdea erre egin zen. Udaltzain bat sua itzaltzen aritu zen, erasoaz ohartu orduko.
Kale erasoa
Udaltzaingoaren autoak erretzen saiatu dira Andoainen
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ezezagun batzuek etxean egindako lehergailu txiki bat jarri dute autoen ondoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu