"Nekez lortuko da diagnostiko komunik baldin eta inor erasotzen bada, lapur esaten bazaio (ezker abertzaleak legez kanpo utzitako hautagaitza batena dela usten zinegotzi kargu bat betetzen duelako), edo argazki eta guztiko eskela bat jartzen badiote", adierazi du Larreinak elkarrizketan, Batasunari egozten dizkion presioen aipamena eginez.
Presio horien atzean "ardura politikoak" daudela erantsi du Larreinak, eta Batasunari ohartarazi dio bide horretatik segituz gero Nazio Eztabaidagunean akordioak lortzea ezinezkoa izango dela.
Hala ere, orain arte Nazio Eztabaidagunean lan serioa egi dela azpimarratu du EAko Antolakuntza idazkariak, eta "Batasunaren munduak EAk eskatutako bermeak" bete dituela. "Nazio Eztabaidagunearen bidez autodeterminazio eskubidean aurrera egiteko eta marko juridiko-politikoa aldatzeko apostua egin du EAk", azpimarratu du.
Ildo horretatik, foro horretan zuzenean parte hartzeko eskatu di Larreinak EAJri, "anbiguitatea albora utzi" eta bitartekariak erabili gabe.
Politika
Udazkenean "panorama interesgarria" zabalduko dela uste du Larreinak
Datorren udazkenaren zain itxaropenez dago Rafa Larreina EAko Antolakuntza idazkaria. Batetik, Eusko Jaurlaritzaren Estatutu proposamenaren eztabaidak, eta, bestetik, Nazio Eztabaidagunekoek, "panorama interesgarria" zabalduko dutela iritzi dio Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Hala ere, Batasunari galdegin dio laga diezaiola "EAko hautetsiak presionatzeari", gainerakoan zaila izango delako Nazio Eztabaidagunean akordioak iristea. Nolanahi ere, foro horretan parte hartzeko eskatu dio Larreinak EAJri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu