Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) torturari aurre egiteko asmoz "mobilizazio erraldoia" antolatu nahi du udazken honetan, gaur jakinarazi duenez. "Konpromiso argiak" eskatu dizkie eragile politiko, sindikal eta sozialei.
Azkeneko polizia operazioan atxilotutako lagunen senideekin agerraldia egin du, Donostiako hotel batean. Hala, Aniaiz Ariznabarreta atxilotuaren ahizpa Naroak adierazi du senideak "infernua" bizi izan duela atxiloaldian. Naroa Ariznabarretak lehengo igandean bisitatu zuen kartzelan ahizpa, eta orduan eman zizkion honek azalpenak.
Ekinen zuzendaritzako kideak direlakoan bederatzi euskal herritar atzeman zituen Guardia Zibilak, eta haiek salatu zuten "tortura basatiak" jaso zituztela.
tortura
Udazkenean torturaren kontrako mobilizazio erraldoia antolatu nahi du TATek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu