UEMAk sakelako telefonoen SMS mezuen lehiaketa antolatu du, lehen aldiz. Gaia: Idatziozu maite duzun horri. Bi modutan parte har daiteke: alde batetik, www.smsariketa.org webgunean eta, bestetik, 5649 telefono zenbakira mezua bidaliz. Mezuak ekainaren 15a baino lehen bidali behar dira. Epaimahaiak astebete geroago emango ditu irabazleen izenak. Epaimahaia zazpi lagunek osatuko dute: Kike Amonarriz eta Asisko Urmeneta Zazpiak Batman taldeko kideek, Miren Artetxe bertsolariak, Nora Palmitano Zestoako (Gipuzkoa) euskara teknikariak, Miren Segurola UEMAko teknikariak eta Yerai Garcia eta Joana Arrizabalaga Ondarroako (Bizkaia) gazteek.
Lehiaketa UEMAk antolatu duen arren, UEMAren barruan ez dauden herrietako jendeak ere parte har dezake. Sariak: motor bat, sakelako telefonoak, bideo jokoak, Athleticeko eta Realeko jokalarien kamisetak, CD-ROMak... Gazte Txartela duten parte-hartzaileen artean hamar MP3 aparailu zozketatuko dira.
www.smsariketa.org webgunean, lehiatzeko aukera emateaz eta lehiaketari buruzko informazioaz gain, beste hainbat atal ere eskaini dituzte: sakelako telefonoetarako hiztegia, foroa, estekak...
EUSKARA ADMINISTRAZIOAN
UEMAk sakelako telefonoen SMS mezuen lehiaketa antolatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu