Euskara

Uemako kide izango dira Gabiria eta Igorre larunbatetik aurrera

Bi kide berriak gehituta, 245.000 biztanleko eremu euskalduna osatuko dute Uemako kide diren herrien artean.

Urtarrilean egin zuen Uemak azken batzar nagusia. MONIKA DEL VALLE, ARGAZKI PRESS
2017ko ekainaren 6a
10:24
Entzun

Larunbatean egingo du Uemak urteko bigarren batzar nagusia, Zestoan, eta, hori baliatuta, bi kide berri onartuko ditu Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak: Gabiria (Gipuzkoa) eta Igorre (Bizkaia). Lehenak joan den otsailean iragarri zuen Ueman sartzeko asmoa, eta bigarrenak, berriz, atzo bertan, udalbatzaren osoko bilkuran.

Bi kide berriak gehituta, 245.000 biztanleko eremu euskalduna osatuko dute Uemako kide diren 84 herrien artean. Agintaldi honen hasieran, 72 udal ziren mankomunitateko kide. Azken bi urteotan, berriz, 11 herri gehiagok erabaki dute Ueman sartzea: Dimak, Eak, Ziortza-Bolibarrek, Legorretak, Areatzak, Larrabetzuk, Ataunek, Mendarok, Errezilek eta larunbat honetatik aurrera kide izango diren Gabiriak eta Igorrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.