Azkoitiko Udalak UEMAn sartzea erabaki du

UEMAk etzi egingo du batzar nagusia, Orion, eta orduan onartuko dituzte sei herriren eskaerak.

UEMA
UEMAk joan den martxoan egindako ekitaldi bat, Azpeitian. JON URBE / EFE
maddi iztueta olano
2023ko abenduaren 14a
20:10
Entzun

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea erabaki du Azkoitiko Udalak, arratsaldean egindako abenduko udal osoko bilkuran. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseik egin dute horren alde; EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko botoekin. Kontrako botoa eman du PSEren zinegotziak.

Azkoitiak ez ezik, azken asteotan Zeanurik, Mendexak (Bizkaia), Berrobik, Hondarribiak eta Lezok (Gipuzkoa) ere erabaki dute UEMAn sartzea. Hain justu, etzi egingo du UEMAk batzar nagusia, Orion, eta orduan onetsiko dituzte sei herri horien eskaerak. Horiek guztiak onartuta, denera 107 herri izango dira UEMAko parte, eta guztien artean 342.000 biztanleko lurgune euskalduna osatuko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.