Nafarroako konkistaren bosgarren mendeurrenaren karietara, gaiaren gaineko ikerketak bilduko dituen jardunaldi bat antolatu du UEU Udako Euskal Unibertsitateak: Nafarroako Konkista Berrikusten (1512-2012). Urriaren 8an izango da, Iruñeko Jaso ikastolako areto nagusian, eta punta-puntako hizlariek konkistaren alde juridikoa, arkeologikoa, literarioa eta politikoa azalduko dituzte. Urriaren 1a aurretik egin beharko da matrikulazioa, eta doakoa izango da.
Jardunaldi hori ez ezik, beste 25 ikastaro ere eskainiko ditu UEUk urritik abendura. Gai berrien sorta bat aurkeztu dute, baina udako ikastaroetan ikasleen kutun izan diren hainbat hitzaldi ere errepikatu egingo dituzte, besteak beste, Nerea Mendizabal psikopedagogoaren Guraso/ hezitzaile eta haurren arteko elkar ulertzea: erlazioak eraikitzeko zigorra, xantaia eta mehatxuak ekiditen. Aurtengo berrikuntza nagusia, berriz, Geogebra software librean eta Moodle 2.0ren oinarrizko erabileran trebatzeko ikastaroak Internet bidez ematea izango da.
UEU Nafarroako konkistaz ariko da urrian egingo duen jardunaldi batean
Hogeita bost ikastaro eskainiko ditu Udako Euskal Unibertsitateak udazkenean; zabalik da izena emateko epea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu