Gizartea

UEUk 35 ikastaro eskainiko ditu Eibarren, Baionan eta Iruñean

Ekainaren 30etik uztailaren 25era bitartean izango dira aurtengo ikastaroak. Izen-ematea zabalik dago.

2008ko maiatzaren 28a
18:11
Entzun
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) gaur aurkeztu du, Iruñean, udako ikastaroen aurtengo ekitaldia, Udako menua goiburuarekin, eta 35 ikastaro eskainiko ditu Eibarren (Gipuzkoa), Baionan eta Iruñean.

Ikastaro haietatik hamabi Eibarren izango dira, (UEUren egoitza akademikoan), ekainaren 30etik uztailaren 11ra. Beste hamabi Baionan (Apez etxean), uztailaren 14tik 18ra. Eta 11 Iruñean (Hizkuntza Eskolan), uztailaren 21etik 25era. Ikastaro guztiak berriak izango dira.

UEUko arduradunek azpimarratu dute udako ikastaroak proiektu, proposamen eta elkarte berriak martxan jartzeko guneak izaten direla, eta UEUrentzat "oso garrantzitsua" izaten dela elkarlana sustatzea.

Izena emateko epea jadanik irekita dago eta ekainaren 20an amaituko da. UEUk webgune bidezko (www.ueu.org) matrikula bultzatu nahi du jendearentzat, "azkarragoa eta erosoagoa baita". Bestela, 943 82 14 26 telefonora dei dezakete interesa dutenek. Ikastaroei buruzko informazio eguneratua ikastaroak.ueu.org/bloga helbidean aurki daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.