Udako ikastaroak

UEUk gaur ireki ditu Biarritzeko ikastaroen ateak

UEU Udako Euskal Unibertsitateak antolatu dituen ikastaroak gaur hasi eta uztailaren 22 arte luzatuko dira. Aurtengoa, 33. ikastaldia izango da eta berrikuntza handiekin dator: Biarritzen eta Iruñean ez ezik, Eibarren ere egingo baitira aurten uda ikastaroak. Nolanahi ere, gaur Biarritzeko jardunaldiei ekingo zaie, hilaren 8a bitartean. Puntako gaiak jorratuko dituzte, eta euskaraz ikasteko prest dagoen edozeini zuzenduta daude. Uztailaren 11tik 15era Eibarrek hartuko du lekukoa, eta Iruñean bukatuko da, uztailaren 18tik 22ra egingo diren ekitaldiekin

2005eko uztailaren 4a
16:40
Entzun
UEUko zuzendariak, Lore Erriondok, esan duaurtengo topagunea berrikuntzekin datorrela. Batetik, lehenengo aldiz Biarritzen eta Iruñean ez ezik Eibarren ere egingo dira. Eta bestetik, aurtengo topagune honetan, “goren mailako kalitatea duten puntako gaiak” jorratuko direla nabarmendu du. Oraindik bide luzea dutela egiteko ere aipatu du.

Antzerkilaritza sailak hartuko du hitza gaurkoan, eta ipuina izango dute mintzagai. Datozen egunetan berriz, literatura, musika, osasuna, pedagogia, psikologia eta sexologia gaiak jorratuko dituzte. Besteak beste, bullying-a, espresio dantza, euskal gatazka eta literaturaren arteko harremana, autismoaren trataera, gaixoarekiko harremanei buruzko tailerra… izango dituzte izpide.

Uztailaren 11tik 15era, ikastaroak Eibarren jarraituko du. Ekonomiaren demokratizazioaz arituko dira. Hizkuntzalaritza sailak, zientzia eta teknikarako euskara hartuko du ardatz. Emakumeentzako striptease terapeutikoak eta euskal musika ikastaroak ere, izango dute beren parada.

Aurtengo udako ikastaroak, Iruñean bukatuko du bere ibilbidea.Gai andana tratatuko dituzte. Antropologia, arkitektura, artea eta historia, bertsolaritza, filosofia, informatika, kazetaritza, soziolinguistika eta yoga izango dira tratatuko dituzten gaiak, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.