euskal herria

UEUk jardunari eutsiko diola esan du, eta Jaurlaritzak diru-laguntza etetea erabaki politikoa dela

Hala ere, Lan erregulazio espedientea egin beharko dutela jakinarazi du, diru-laguntza kentzearen ondorioz.

2011ko abenduaren 23a
16:17
Entzun

Udako Euskal Unibertsitateak gaur jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak urtero 1998tik eman dion diru-laguntza eten duen arren bere jardunarekin jarraituko duela eta harremanetan jarriko dela bazkide direnekin eta hainbat erakunderekin proiektuak aurrera jarrai dezan.

Aurten 177.840 euroko diru-laguntza eman dio Jaurlaritzak UEUri eta hori aurrekontuaren %25 da. Laguntza hori etetea Hezkuntza Sailaren erabaki politikoa dela adierazi du. Horrek lanpostuetan eragina izango duela, eta lan erregulazio espedientea egin beharko dutela iragarri dute ohar batean.

UEU orain dela 40 urte sortu zen, eta gaur egun 1.100 bazkide ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.