UEUko Baionako ikastaroak uztailaren 6tik 10era bitartean egingo dira, IUTn

'Udako ikastaroak jantzi' lelopean, 38 ikastaro antolatu ditu UEUk: zortzi Baionan, 15 Eibarren eta 14 Iruñean

Erredakzioa
Baiona
2009ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
UEUk Baionan proposatuko dituen ikastaroak uztailaren 6tik 10era iraganen dira, IUTn. Zortzi ikastaldi, orotara. Hiru ikastaro mota aurkituko ditu interesdunak. Espezializatuetan, besteak beste, pedagogia libertarioa eta eskola askeak aztertu dituzte, uztailaren 6a eta 8a bitarte. Beste espezializatu batean, Giza Eskubideen Europako Auzitegiari buruz ariko dira. Lanean iragan 60 urteen balorazioa eginen du lehen ikastaldiko egun beretan.

Ikastaldi dibulgatiboak ere prestatuak dituzte. Horien artean, lau egun iraunen duen ipuin kontalaritzari buruzkoa: Mariren kobazuloaren atarian: euskal mitologia eta ipuinak. Psikologiaren arloan, entzuteko arteaz zenbait pista emanen dituen ikastaldiaz gain, haurren idazkera, ortografia eta puntuazioa aztertuko dituzte beste tailer batean. Lehena uztailaren 8an eta 9an izanen da; bigarrena, 6an eta 7an. Soziolinguistika sailean, Euskara lan munduan... lanean! prestatu dute, uztailaren 8tik 9ra. Eta Emakumeen kontrako indarkeria: zer edo zer egin ikastaroa, berriz, uztailaren 8tik 10era.

Izena emateko epea irekia da, eta ekainaren 19an bururatuko da. Webgunean egin -www.ueu.org- edo UEUren Baionako egoitzara deiu daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.