Etxerat elkarteak eman du Elizaranen askatasunaren berri. 8/2013 sumarioan epaitu zuten Elizaran aurtengo maiatzean, Ekineko zuzendaritzako kide izatea leporatuta.
Aurrez espetxetik igaroak ziren. Auzipetu gehienei bi urtetik beherako zigorrak ezarri zizkieten, baina Elizarani bi urte, hiru hilabete eta egun batekoa ezarri zioten. Kartzelan egin ditu lau hilabete donostiarrak, eta gaur atera da Basauriko presondegitik.