Eneko Aizpuru Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman dute gaur goizean, 5. instrukzio epaitegizentralean deklara zezan 'Jarrai auziagatik'.Deklarazioa hartu ostean, kartzelan sartzeko agindu du epaileak.
Ugarte ere Auzitegi Nazionalera eraman dute gaur goizean deklaratera: 5. eta 6. epaitegietan deklaratu du bere aurka dauden zenbait auziri buruz. Aizpururekin bezala, espetxeratzeko erabakia hartu du epaileak.
Lopez, ordea, zuzenean kartzelara eraman dute. Izan ere, bere garaian epaitu zuten eta zigorra bete dezan estraditatu dute.
Presoak
Ugarte, Lopez eta Aizpuru Soto del Realen espetxeratu dituzte
Askatasunak jakitera eman duenez, Belgikak estraditatu berri dituen Diego Ugarte eta Jon Lopez gasteiztarrak zein Frantziak Espainiaren esku lagatako Eneko Aizpuru Soto del Realgo (Madril) espetxean sartu dituzte preso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu