POLITIKA

Ugarteburu: "Aurrerapauso bat izan da Batasunaren desegitea"

Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramaileak Info7 irratian adierazi du Batasunak hartutako erabakia "ezker abertzaleak bere historian izan duen bide berari" jarraitzea izan dela, "dinamismoaren" bideari jarraitu diola eta une bakoitzeko egoera politikora egokitu dela.

2013ko urtarrilaren 4a
18:19
Entzun

Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramaileak azaldu du "Batasuna desegitea aurrerapausoa" izan dela eta ez atzerapausoa, eta dinamismoan oinarritutako jarrera azaldu duela berriro ere ezker abertzaleak. Nabarmendu du atzo egindako prentsaurrekoan Ipar Euskal Herriko Batasuneko kideek oso argi azaldu zutela egoera politikoa aldatu dela eta haiek horretara egokitu direla. Ezker abertzaleak egoera politikoetara egokitzen jakin duela azaldu du Ugarteburuk, eta fase berrietarako "tresna egokiak" biltzeko beharra izan duela, adibidez, Segi gazte erakundeak egin zuen bezala.

Horrez gain, Ugarteburuk adierazi du ezker abertzalearen ideiekin bat egiten duen orok, "Batasunan militatu badute edo ez", lekua izango dutela Sortun. "Batera iritsiko gara datorren otsailaren 23an Sortu alderdi politikoa eratzeko kongresura", adierazi du.

Nabarmendu du ez dagoela Batasuna alderdiaren antza izan duen alderdi politikorik. "Batasunaz gain, Europan ez da egon beste erreferente politiko bat egoera bera pasatu behar izan duena; legez kanporatzea, atxikoletak, etengabeko sarekadak, kartzelatze politikoak... Eta, hala ere, hamaika urteren buruan, irauteaz gainera, indartsu berpiztu da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.