Udalbiltzako kideen ustez "interes politikoak" daude beraien kontrako auziaren atzean. Azpimarratu dutenez, "Udalbiltzaren kontrako operazioak ez du inolako oinarri juridikorik".
Nazio eraikuntza "kriminalizatzea" da auzi honen helburua, Udalbitzakoen iritzian. Horregaitik, Eskertu egin dute eragile sozialek emandako" erantzun bateratua".
"Estatu Espainiarra eta Euskal Herriaren arteko harremanetan, kasu guzitetan, talantea baino oinarri demokratikoak aplikatzeko" eskatu diote Espainiako Gobernuari.
Udalbiltza auziagatik preso jarraitzen duten Miriam Campos, Joseba Garmendia, Karmele Urbistondo eta Xabier Alegria askatzeko eskatu dute.
Udalbiltza
Ugarteburu: "Euskal Herriak daukan berezko egitura instituzionala eraikitzeko eta garatzeko eskubidea daukagu"
"Egitura instituzionala eraikitzeko eta garatzeko eskubidea" errespetatzeko eskatu dio Maribi Ugarteburu Udalbiltzako bozeramaileak Espainiako Gobernuari. Izan ere, Udalbiltzaren aurkako auziak ez duela oinarri juridikorik salatu dute, eta "interes politikoak" daudela auziaren atzean. Nazio eraikuntzan lanean jarraituko dutela azpimarratu dute, eta horretarako Udalbiltza berrantolatzeko beharra dagoela azaldu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu