UGT, CCOO eta CSIF Espainiako sindikatuek sektore publikorako greba deialdia ekainaren 2tik ekainaren 8ra atzeratzea erabaki dute gaur, Espainiako Gobernuak denbora gehiago izan dezan soldata murrizketa azaltzeko: zeini eragingo dion justu, zer epetan egingo duen...
Lehengo astean eman zuten lanuzte deiaren berri, Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuburuak defizit publikoa jaisteko hartutako neurrien berri eman ostean. Neurriok onartzen badira, funtzionarioek ekainetik aurrera gutxienez %5eko jaitsiera izango dute soldatan. Horretaz gain, soldatok 2011n izoztu egingo lirateke. "Gobernuak atzera ez badu egiten, mobilizazio gehiago izango dira", esan dute gaur hiru sindikatu haiek.
ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiruk osatutako euskal gehiengo sindikalak maiatzaren 25erako du egina sektore publikorako greba deialdia.
ekoNOMIA
UGTk eta CCOOk sektore publikoko greba ekainaren 8ra atzeratu dute
Espainiako Gobernuari denbora gehiago eman diote funtzionarioen soldata murrizketa azaltzeko. Ekainaren 2rako deitu zuten lanuztea. Euskal gehiengo sindikalak maiatzaren 25erako du egina greba deialdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu