Uharte Arakil udalerriaren (Nafarroa) eta Aralar mendigunearen artean bart gauean piztutako sutea kontrolatutzat jo dute. Hala iragarri du SOS Nafarroak bere Twitter kontuaren bidez. «Argiaren baldintzek ahalbidetzen dutenean, aireko bitartekoak gehituko dira sua itzaltzeko lanak osatzeko», gehitu du. Suhiltzaileek nabarmendu dute orbela erre dela gehienbat.
Euren erranetan, sarbide zaileko eremu batean piztu da sutea, eta ezin izan dituzte ibilgailuak bertara hurbildu. Hortaz, «suhiltzaileek zutik lan egin behar izan dute», argitu du SOS Nafarroak. Suhiltzaileak ez ezik, Guardia Zibila, Foruzaingoa eta Uharte Arakil udalerriko bizilagunak ere laguntzera bertaratu dira.