Uharte Arakilgo eta Eibarko tren istripuak gogoan

2013ko uztailaren 25a
13:47
Entzun

16 urte dira dagoeneko Euskal Herriko tren istripurik larriena gertatu zela. Uharte Arakilen izan zen (Nafarroa), 1997ko martxoaren 31n: 18 hildako izan ziren, eta 100 inguru erietxeratu. Istripuaren kausa nagusia gehiegizko abiadura izan zela ebatzi zen: 30 kilometro orduko onartzen zuen tartean, 137 kilometro orduko abiadura zeraman trenak.

Eibarren (Gipuzkoa) ere tren istripu bat izan zen, bi urte lehenago: 1995eko otsailaren 27an izan zen, eta bost hildako eta 30etik gora zauritu izan ziren istripu hartan. Azitain inguruan izan zen ezbeharra, Eusko Trenbideak enpresako trena deskarrilatu ostean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.