Hain justu, Arabako Laudio eta Bizkaiko Bilbo, Arrankundiaga, Ugao, Zaratamo, Arrigorriaga, Basauri eta Zeberio dira Nerbioik gainez egin eta uholdeak izateko arriskua duten herriak.
Goizeko zazpietan, uholdea izan da Basauriko Fernando Barquin kalean, 200 bat metroko eremuan. Hasieran, Ibaizabalek gainez egin duela uste izan da, baina Basauriko alkate Rafael Ibargurenek esan duenez, uholdea ez da horregaitik izan, hark esan duenez, hodi biltzaile eta estoldetako "errebote efektuagatik" izan da. Udaltzainek eta Babes Zibileko taldeek inguruan aparkatutako ibilgailuak kendu eta goragoko kaleetara eraman behar izan dituzte. Zenbait loja eta garajetara ere sartu da ura.
Iragarpenen arabera, hobera egingo du eguraldiak. Dena den, ekialderako bidea hartu du ekaitzak eta Bizkaiko Arratia eskualdeko udalei ere eman die abisua, badaezpada, Herrizaingo Sailak.
Arazoak errepideetan
Basaurin uholde txiki hori eragiteaz gain, azken orduetako zaparrada handiek arazo handiak sortu dituzte ia Euskal Herri osoko errepideetan. Horregatik, arreta bereziz gidatzeko deia egin dute trafiko arduradunek.
Ekaitza
Uholde arriskuagatik alertan dira Nerbioi ibaiaren arroan
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak alerta egoera ezarri du Nerbioi ibaiaren arroan, euri jasa handien ondorioz, uholde arriskua sortu dela eta. Zehazki, Laudiotik (Araba) Ibaizabalekin (Bizkaian) bat egin arteko eremuan ezarri dute alerta. Eremu horretako udalei adi egoteko eskatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu