Uholdeak direla eta, bi errepide moztuta daude Nafarroan

2007ko martxoaren 29a
10:13
Entzun
Ibaiek gainez egin dutela-eta Nafarroako bi errepide moztu egin behar dituzte. Batetik, errepide sare nagusiko N-113 eten dute, 75. kilometroan, Castejon parean. Izan ere, Ebrok gainez egin du. Iruñea Madrilekin lotzen du errepide horrek.

Horrez gain, bigarren mailako sareko NA-6140 errepideak etenda jarraitzen du Tafalla eta Miranda Arga artean, 13. kilometroan.

Nafarroako Gobernuko trafiko arduradunek eskatu dute arreta handiz gidatzeko errepide sareko hainbat lekutan ur putzuak daudelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.