Uholdeak izan zituzten Nafarroako herriek salatu dute ez dietela laguntzen
Azaroko uholdeetan kalteak izan zituzten Nafarroako bederatzi herritako udalek elkar hartu dute, kalteak konpontzeko diru laguntzak eskatzeko. Adierazi dutenez, uholdeek eragindako beste lekuetan —Gipuzkoan, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, esaterako— erakundeen laguntzak jasotzen ari dira udalak, baina Nafarroan ez dago horrelakorik. «Kalte handiak eta larriak» izan dituztela berri eman dute udalek, eta laguntzeko borondaterik ez izatea egotzi diote Nafarroako Gobernuari. Bederatzi herriotako udalak batu dira: Baztan, Leitza, Lesaka, Lakuntza, Goizueta, Igantzi, Etxalar, Uharte Arakil eta Areso. Nafarroako beste hogei udalek bat egin dute herriko etxe horiek egindako eskariarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu