Uholdeak saihesteko obra egin dute Gobela ibaian
GETXO. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Pilar Unzaluk Gobela ibaian (Getxo, Bizkaia) egin dituzten lanak bisitatu zituen atzo goizean. Sei milioi euro erabili dituzte uholdeak saihesteko egindako obretan. Getxoko alkate Imanol Landa eta URA agentziako zuzendari nagusi Iñaki Urrizalki ere han izan ziren. Azken urteetan uholdeak maiz gertatu dira Gobela ibaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu