Joan den aste hondarrean Senperen (Lapurdi) eta inguruetan izandako uholdeek atzeratu egin dituzte Herri Urratsen muntaketa lanak. Hori dela eta, antolatzaileek laguntza berezia eskatu dute azken txanpa honetan guztia behar bezala prestatu eta Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia egin ahal izateko. Hala, asteazken goizetik aurrera laguntzera joateko deia egin diote ahal duen guztiari ( harremanetan jartzeko) .
Seaskako arduradunek Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Azpiegitura arduradunekin bilera egin dute gaur, aintzira eta ingurua Herri Urrats egiteko moduan daudela ziurtatzeko. Baiezkoa izan da ondorioa, baina horretarako uholdeek hondatutako Senpere inguruko errepideak konpondu beharko dituzte. Kontseilu Orokorrak hitzeman du iganderako behar den bezala egongo direla eta behar diren baliabide guztiak jarriko dituztela errepide horiek konpontzeko.
Jaiari berari dagokionez, aurreikusi bezala egitea espero dute antolatzaileek. Gune bakar bat, Nafarroa, utziko dute bertan behera, eta han egin beharreko ekitaldiak beste guneetan egingo dituzte.
Gizartea
Uholdeek sortutako eragozpenen ondorioz, Seaskak laguntza berezia eskatu du Herri Urrats prestatzeko
Euriteek sortutako kalteen ondorioz atzeratu egin zaizkie muntaketa lanak, eta asteazken goizetik aurrera laguntzera joateko deia egin diote ahal duen orori. Aintzira eta inguruak festa egiteko moduan daudela ziurtatu dute gaur antolatzaileek departamenduko azpiegitura buruekin, eta gune batean izan ezik aurreikusi bezala egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu