Uholdeek eragiten dituzten kalteak murrizte aldera, neurriak hartzeko eskatu die Eguzki talde ekologistak erakundeei. Azaroan izandako euriteek eraginda galerak izan zituztenei laguntzeaz gain, «harago» begiratzeko eskatu du taldeak.
Eguzkiren iritziz, interes ekonomikoak ingurumenaren errespetuaren gainetik jarri izanagatik eragin dituzte uholdeek horrenbesteko kalteak. Taldeak adierazi duenez, klima aldaketak, basoak galtzeak eta ibaietako erriberak betetzeak eragiten dituzte azken uholdeek sortutakoen tankerako galerak. Besteak beste, baso politikak aldatzea eta erriberetan eraikitzea amaitzea proposatu du elkarteak.
Uholdeen eraginak gutxitzeko neurriak eskatu ditu Eguzkik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu