EZBEHARRA

Ukarreko alkatea hil da Untzueko auto istripuan

Sebastian Petrina Ucarreko alkatea atzo arratsaldean zendu zen, kamoi baten kontra talka egin ostean. 

2015eko maiatzaren 25a
10:09
Entzun

Hamabi urtez Ukarreko alkatea izan zen Sebastian Petrina atzo arratsaldean zendu zen, auto-istripu batean. Gidatzen ari zen furgonetak kamioi baten kontra jo zuen, N-121 errepidea eta Untzuera sartzeko bidea batzen diren lekuan. 

Espainiako Guardia Zibila ari da gertatutakoa ikertzen. 

Petrinak 70 urte zituen. Igandean bertan berriro hautatu zuten alkatea izateko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.