Ingurumena

Ulia-Jaizkibelgo itsas eremua babesteko eskatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Horrekin batera, Lapurdi eta Gipuzkoaren artean 300 kilometro koadroko itsas korridorea sortzearen alde agertu da Diputatuen Kontseilua.

2012ko urtarrilaren 31
16:29
Entzun

Gipuzkoako Foru Aldundiak Ulia-Jaizkibel itsas eremua babesteko eskatu du. Berrikuntza, Turismo eta Landa Garapen Departamenduak eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Departamenduak egindako proposamena onartu du horrela.

Ulia-Jaizkibel babesgune bereziaren aurreko itsas eremua babesteko, Natura 2000 Sarean sartzeko eskaera egin du kontseiluak. 13.000 hektarea itsas erreserba bihurtzea ere eskatu du.

Horrez gain, Lapurdi eta Gipuzkoaren artean 300 kilometro koadroko itsas korridorea sortzearen aldeko jarrera agertu du aldundiak, "babestutako itsas eremuak elkar konektatuta egon daitezen".

Diputatuen Kontseiluan lortutako akordioaren bidez, aldundiak "ingurumen ondarea zaintzeko konpromisoa" berretsi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.