Ulian ehiza debekatzeko eskatu dute natur taldeek
DONOSTIA. 1989an Ulia mendian ezarritako segurtasun eremuaren izendapena berraztertzeko eskatu dute Donostiako ingurumenaren aldeko hainbat elkartek. Haien esanetan, ez da kontuan hartzen ehiza egiteko debekua. Parke publikoa izanik han ehizan ibiltzea arriskutsua dela ohartarazi dute. Donostiatik hasi eta Pasaiaraino segurtasun eremuaren izendapena errespetatzeko eskatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu