Nolanahi ere, Ullrichen kasuan goizean goizetik jakina zen bihar ez zela irteera lekuan izango, Tourraren antolatzaileen aurretik, bere taldeko arduradunek, T-Mobilekoek, jakinarazii baituteparte-hartzea galarazi diotela. Sumarioan ageri diren Oscar Sevillaren eta Pevanage kirol zuzendariaren kasuan ere erabaki bera hartu du T-Mobilek.
Bassoren CSC taldeak, ordea, antolatzaileen erabakirik ezean hura tropelera eramateko asmoa zuten, "dopinarekin zerikusirik dela frogatu arte".
Sumarioan susmagarritzat ageri diren berrogeitahamar txirrindulari ingurutik bederatzik parte hartu behar zuten Tourrean; guztiak geratu dira kanpoan, tartean, Beloki euskalduna. UCIk ere bederatzi kirolari horiek dopinaren kontrako operazioarekin lotuta ageri direla onartu du, nahiz eta zehatu duen horrek ez duela esan nahi dpinaren kontrako legea urratu dutela. Honakoa da zerrenda:
Jan Ullrich
Ivan Basso
Isidro Nozal
Alberto Contador
Joseba Beloki
Sergio Pauliño
Allan Davis
Francisco Mancebo
Oscar Sevilla
Txirrindularitza
Ullrichek , Bassok, Beloki eta Astana-Wurth taldeak ez dute Tourrean parte hartuko
Madrilgo Instrukzio Epaitegiak dopinaren aurkako =i Puerto=i sumarioa argitaratzeak aldaketa handiak eragin ditu bihar astekoa den aurtengo Tourrean: bi faborito nagusiek, Jan Ullrichek eta Ivan Bassok, ez dute parte hartuko, biak sumario horretan nahasita ageri direlako. Antolatzaileek erabaki dute txirrindulari horiei eta sumarioan ageri diren beste zazpiei parte-hartzen ez uztea, besteak beste, Joseba Beloki euskaldunari. UCIk ere bederatzi txirrindulari horiek dopinaren aurkako operazioarekin lotuta daudela onartu du. Halaber, Astana-Wurth taldeari ez parte hartzeko "eskaera" egin diote antolatzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu