Ultraeskuindarren ekitaldiaren aurrean erakundeek izandako jarrera "onartezina" da, Aralarren ustez

2012ko urriaren 13a
13:55
Entzun

Plazaratu duen ohar baten bidez, Bizkaiko Aralarrek adierazi du erakundeek —"Udaletik hasi eta Hauteskunde Batzordera arte eta batez ere Jaurlaritzako Barne Sailak"— atzo ultraeskuindarrek Bilbon egindako ekitaldiaren harira izan zuten jarrera "erabat onartezina" dela.

"Herritarren adierazpen askatasunari mugak ipini dizkiote behin baino gehiagotan erakunde horiek, kale istiluak gerta daitezkeela argudiatuta; muga horiek aregaotu egin dira beti hauteskunde garaiotan", azaldu du alderdiak.

Atzokoan "frankismora bueltatzea aldarrikatzen duten horien aurrean mutu" geratu izana leporatu die Aralarrek. "Guztiek aurreikusten zituzten kale istiluak ere ez dira argudioa izan mugak jartzeko. Gainera, ekitaldi faxista horren aurreko beren kontrakotasuna agertu zutenen aurka egin zuen poliziak. Bitxia da atxilotu guztiak antifaxistak izatea, eta istiluak eragiten dituztenak —faxistak— inolako arazorik gabe etxera bueltatzea, nahiz eta asko izan harrapatu zizkieten armak".
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.