Umeak biluzarazi eta grabatzea egotzita, gizon bat atxilotu dute
SESTAO. Interneten bitartez adingabeak engainatu eta biluzik grabatzea egotzita, gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, Sestaon (Bizkaia). Ikus-entzunezko enpresa bateko ordezkaria zela esanda engainatzen zituen gazteak, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren esanetan. Pelikula baterako hautaproba egingo ziela hitzematen zien. Zenbait adingaberen argazki biluziak lortu zituen horrela, eta beste batzuekin partekatu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu