Umeei taberna batzuetan sartzen ez uztea salatu dute
BILBO. Hirukide familia ugarien elkarteak salatu du Bilboko pare bat tabernatan galarazi egin dutela adingabeak sartzea, eta, horrenbestez, umeekin joaten diren gurasoei ere ez dietela ematen baimena. Elkarteko presidente Natalia Diezek adierazi du «diskriminatzailea» dela erabakia. Iragarri du neurriak hartuko dituztela taberna gehiagotan ere hori egiten badute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu