Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sei hilabeteko umeki bat topatu dute Bilboko Santutxu auzoan, errepidean, poltsa batean sartuta. 10:30 aldera aurkitu du gizon batek. Hark jakinarazi die ertzainei poltsa baten barnean begiratzerakoan aurkitu duela hilotza.
Santutxuko Menendez Pelaio kalean zegoen poltsa. Bertara joan dira hainbat polizia eta epaile bat, eta eguerdian eraman dute hilotza. Autopsia egitera eraman dute, eta ikerketa abiatu du Ertzaintzak gertatutakoa argitzeko.