Unai Errea abokatua bermea ordainduta libre gelditu da

2010eko maiatzaren 13a
20:09
Entzun
Unai Errea abokatua libre geratu da 10.000 euroko bermea ordainduta. Abokatuen aurkako polizia operazioarekin lotuta deitu du deklaratzera gaur goizean Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande Marlaska epaileak. Espainiako Estatutik ateratzeko debekua eta hamabostean behin epaitegian sinatu beharra ezarri diote.

Polizia operazio hartan atxilotuak izan ziren Jon Enparantza, Saioa Agirre eta Iker Sarriegi bakartuak dituzte isolamendu moduluetan, hurrenez hurren Aranjuez, Estremera eta Navalcarneroko espetxeetan. Arantxa Zulueta Caceresko kartzelako emakumeen moduluan dago, eta bera da hango euskal preso bakarra.

Maiatzaren 14an Grande Marlaskaren aginduz Guardia Zibilak polizia operazioan hamar lagun atxilotu zituen. Juan Mari Jauregi eta Asier Etxabe bermea ordainduta gelditu ziren libre, Erramun Landa eta Jose Luis Gallastegi epaitegian sinatzeko baldintzapean libre utzi zituzten, eta Domingo Aizpurua baldintzarik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.