auzitegiak

Unai Errea abokatua ETAren 'iraultza zerga'-ren kasu batetik absolbitu egin du Auzitegi Nazionalak

Bitartekari gisa Azpeitiko enpresa bati erakunde armatuarentzat dirua kobratu izana egotzi zioten. Epaileek diote "biktimari lagundu" ziola Erreak.

2011ko abenduaren 13a
19:02
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak Azpeitiko enpresa bati ETAren iraultza zerga kobratzean bitartekaritza lanak egin izanaren akusaziotik absolbitu egin du Unai Errea abokatua, Efe berri agentziak arratsaldean zabaldu duenez. Epaiaren arabera, Erreak ez zuen ETAren esanetara jardun, baizik eta "biktimari lagundu" zion. Ondorioz, epaileek diote abokatuak ez zuela erakunde armatuarekin kolaboratu.

Asier Etxabek Antzibar enpresaren kudeatzaileak epaiketan 72.000 euroko iraultza zerga-renordainketan bitartekari lanak egin izana leporatu zion Erreari. Etxabek azaldu zuenez, ETAk enpresari 2008an dirua eskatu zionean, Erreari "laguntza" eskatu zion, urte luzez bere arrebaren bikotekidea izan zelako, bazekielako Amnistiaren Aldeko Mugimenduko abokatua zela eta uste zuelako Jon Salaberria etakidearekin harremanetan jar zitekeela. Etxaberen arabera, abokatuak bitartekari lana egitea onartu zuen, eta haren bitartez ordaindu zion dirua ETAri.

Erreak, ordea, azpimarratu zuen ez zuela bitartekaritza lanik egin ETArekin, eta harrituta agertu zen auzian nahastuta egoteagatik. Haren ustez, Etxabek "saihestu" nahi izan zuen iraultza zerga-ren ordainketan izandako erantzukizuna, berari errua leporatuta.

Fernando Garcia Nicolas, Angel Hurtado eta Josw Ricardo de Pradak osatu dute epaimahaia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.