euskal presoak

Unai Errea abokatua libre utziko dute

Askatasunak jakinarazi duenez, Unai Errea Euskal Preso Politikoen Kolektiboko abokatua libre uztea erabaki dute. Hasiera batean gaur askatuko zutela esan dute, baina seguruenera Gabon egunean aterako dela jakinarazi dute orain. "Helburu terroristekin bezero bati dokumentu bat eman izana" egotzita atxilotu zuten pasa den apirilaren 22an. Parisko Auzitegian atxilotu zuten, epaitegian bezero batzuekin egon ondoren. Hiru egun inkomunikatuta eduki ostean, badaezpadako espetxealdia ezarri zioten. Preso egon da geroztik.

2005eko abenduaren 19a
17:55
Entzun
Errea atxilotzen zuten bigarren aldia zen hori, eta epaileak esan zion abokatu izateari utziz gero, libre geratuko zela. Hori "xantaia politiko onartezintzat" jo zuen Erreak.

2003ko maiatzean ere atxilotu zuten preso bati euskaraz idatzi batzuk ematea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.