Erreak ez zuen onartu Parisko Justizia Jauregiak espetxea uzteko jarri zion baldintza, kontzientziak ez ziolako uzten, eta bezeroen defentsa eskubidea urratzen dela iritzita. Gainera, Erreak dio bera preso edukitzeko ez dagoela frogarik, eta bere kontrako akusazioak ukatu egiten ditu.
Preso bati "helburu terroristarekin" txosten bat ematea leporatuta atxilotu zuten Errea apirilaren 22an Parisko Justizia Jauregian bertan. Atxiloketa bera egiteko modua ere salatu egin dute abokatuek. Izan ere, Errea Justizia Jauregira egunero joaten zen, eta zitazioa eman beharrean, han bertan atxilotu, hiru egunez inkomunikatuta eduki eta gero preso sartu zutela salatu dute.
Eskubideak abokatu elkartearen izenean Urko Aiartzak azaldu duenez "txantaia" hori salatzeko sinadurak biltzen ari dira abokatuen izenean. Gainera, bere iritzian, baldintzari begiratuz gero argi geratzen da "atxiloketa politikoa" dela.
Europako Abokatu Demokratikoen elkarteak ere atxikimendua eman diela, eta kasuaren jarraipena egiteko konpromisoa hartu dutela azaldu du Aiartzak.
euskal presoak
Unai Erreari "xantaia" egin diotela salatu dute ehun abokatuk
Unai Errea abokatuari espetxea utzi nahi bazuen abokatu lana utzi beharko zuela esan zion Parisko Justizia Jauregiko epaileak. "Xantaia" egin ziotela salatu dute gaur 30 bat abokatuk ehun baino gehiagoren izenean. Errearen preso egoera salatu dute, eta hura aske uzteko eskatu. Frantziako eta Espainiako Gobernuek euskal presoen abokatuek kontrako politika aurrera daramatela azaldu du Arantza Zulueta abokatuak, eta gogor salatu dute hori ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu