Unai Hernandez Sistiaga (Santurtzi, Bizkaia) atxilotu du Frantziako Poliziak gaur Baionan, Askatasunak jakinarazi duenez. 18/98 auzian inputatuta dago Hernandez, baina ez dute epaitu. Hamabost urteko eskaera egina dute haren kontra. Espainiako justiziak Ekin erakundeko kide izatea egozten dio.
Askatasunak dioenez, hurrengo orduetan Espainiaren esku utziko dutela aurrikusten da. Frantziako Auzitegi Gorenak hura Espainiaratzearen kontra jarritako helegitea atzera bota zuen orain hilabete batzuk.
Otsailean ere atzeman zuten Baionan Hernandez, baina segituan aske utzi zuten, Paueko (Gaskonia, Frantzia) Auzitegiak Espainiako Gobernuaren euroaginduari buruz erabaki bitartean.
Atxiloketa
Unai Hernandez atxilotu dute Baionan
18/98 auzian inputatuta dago, Ekin erakundeko kidea delakoan. Laster utziko dute Espainiaren esku. Otsailean ere atzeman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu