euskal presoak

Unai Mallabia da Puerto espetxean jipoitu duten presoa, ez Unai Parot

2009ko urriaren 7a
20:40
Entzun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) goizean esan du Unai Parot euskal presoa jipoitu egin dutela Puerto Santa Mariako kartzelan (Espainia) espetxezainek, baina arratsaldean okerra zuzendu eta jakinarazi du Unai Mallabia presoa izan dela egurra jaso duena.

"Puerto I espetxera aldatzean kolpatu zuten espetxezainek Mallabia, pasa den astean, eta, besteak beste, ezpainetan zauriak eragin zizkioten", dio AAMk.

Han dauden euskal presoek espetxeak emandako janariari uko egin zioten larunbatean eta salaketa jarri zuten Mallabiaren gertaeragatik.

Euskal Herritik mila bat kilometrora dago Puerto Santa Maria, Cadiz probintzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.