euskal presoak

Unai Parot berriz inputatu dute ETAko kidea izatea leporatuta

Espainiako Auzitegi Nazionalak bigarren aldiz inputatu du Unai Parot ETAkoa izatea leporatuta. 30 urteko espetxe zigorra beteta, apirilean espetxetik ateratzekoa zen Parot. Orain, berriz, bigarrengoz inputatzea erabaki du auzitegi horretako epaile Fernando Grande-Marlaskak. Epaileak gaur kaleratutako autoan dionez, 2002an Parotek ETAko zuzendaritzari bidalitako gutun bat atzeman zuen Frantziako Poliziak, eta han, "berriz ere ETAn sartzeko borondatea azaltzen zuen". Paroti "bizitza osorako kartzelaldia" ezarri nahi diotela salatu zuen Askatasunak.

2005eko azaroaren 18a
19:35
Entzun
Paroti 30 urteko espetxe zigorra bikoizten ere saiatu da Espainiako Auzitegi Nazionala. Leporatzen zaizkion delituek "denbora epe luzeegia" hartzen dutela eta zigorrak zin direla bakar batean bildu argudiatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.