Atxiloketak

Unai Redin atxilotu dute Iruñean zigorra betearazteko

Bilatzeko eta atxilotzeko agindupean zegoen Auzitegi Nazionalaren aginduz, eta bere burua aurkeztu du Espainiako Poliziaren egoitzan. 7 urteko kartzela zigorra ezarri diote.

2007ko azaroaren 23a
15:13
Entzun
Askatasunak jakinarazi duenez, Unai Redin atxilotu dute gaur Iruñean, bere burua Espainiako Poliziaren egoitzan aurkeztu ondoren. Auzitegi Nazionalak 7 urteko espetxe zigorra ezarri zion, eta bilatzeko eta atxilotzeko agindua emana zeukan. Kasu berean ziren Peru Aranburu, Mikel Jauregi, Amaia Manrike eta Josu Lezarama ere atxilotu dituzte aste honetan.

7 urteko zigorra ezarri diote, baina aurrez espetxean egon zenez, 3 urte eta 7 hilabete bete beharko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.