Unai Romano 2001eko irailaren 6an Guardia Zibilak atxilotu egin zuen, eta honen esku egon zen 11ra artean, inkomunikatuta. Aurpegia itxuraldatuta irten zuen handik Romanok, torturak jaso zituela salatu zuen, Espainiako Estatuko epaitegietan parte sartu izan du, baina joan den apirilean bukatu zen bide hori: Auzitegi Konstituzionalak artxibatu egin zuen salaketa. Romanok orain Europa Batasuneko Giza Eskubideen Auzitegira jotzea erabaki du, gaur Donostian emandako prentsaurrekoan jakinarazi duenez.
Haren arabera, Espainiako epaitegietan ez da "nahiko berme judizial" egon salaketa ikertzean -hau da, ez dutela behar bezala ikertu, Romanoren ustez-, eta horregatik jo du Europara.
Europako auzitegiak ez du tortura salaketa bera ikertzen, baizik eta berme judizialik egon den. Romanoren alde egiten badu, Espainiako epaitegiak kasua berriro jorratzera presiona ditzake, baina erabakia ez da lotzailea.
Aiert Larrarte Torturaren Aurkako Taldeko (TAT) ordezkaria eta Martxelo Otamendi Egunkaria-ren kontrako operazioan tortura jaso zuela salatu zuen kidea izan ditu ondoan gaur Romanok. Larrartek adierazi du Auzitegi Konstituzionalak ere ez diola Romanoren salaketaren mamiari heldu. Otamendik ere jo du bere auzia dela-eta Europara salaketa sartzera, eta tortura saihesteko "arduradun nagusiak epaileak" direla nabarmendu du, horiek agintzen dutelako atxiloketa, inkomunikazioa, euren esku dagoelako ikerketa...
Tortura
Unai Romanok Europara jo du tortura salatzeko
2001ean atxilotu zuen Guardia Zibilak, eta lehengo apirilean haren tortura salaketa artxibatu egin zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. "Ikerketan nahiko berme judizialik" ez dela izan dio Romanok. Europa Batasuneko Giza Eskubideen Auzitegiaren erabakiak ez dira Espainiakoentzat lotzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu