Unai Ruiz eta Nestor Silva euskal presoak bermepean libre geldituko dira gaur, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak esan duenez. Seina mila euro ordainduko dituzte. Gasteizkoak dira biak.
Gazte independentisten aurkako polizia operazioan atxilotu zituzten, 2009ko azaroan. Torturak jaso zituztela salatu zuten.
Ruiz Estremerako espetxetik (Espainia) aterako da eta Silva Alcalatik (Espainia).