Politika

Une honetan Otegi zigortzeak "inolako zentzurik" ez duela uste du Madrazok

Javier Madrazo EBko koordinatzailearen iduriko oraingo une politikoan ez du inolako zentzurik Espainiako Auzitegi Nazionalak Otegiri buruz hartutako erabakiak: hau da, Batasuneko buruzagiari 15 hilabeteko espetxe zigorra ezartzeak. Ildo horretatik, testuinguru honetan Justiziak "irizpide malguak" erabili beharko lituzkeela erantsi du. EBko Kontseilu Politikoak bake eta normalizazio prozesuaren inguruan landu duen txostena aurkeztu du Madrazok.

2006ko apirilaren 29a
15:39
Entzun
"Indarkeriaren etenaldi iraunkorreko testuinguru honetan Justiziak irizpide malguekin aplikatu beharko luke legalitatea", esan du Madrazok Auzitegi Nazionalak Otegiri ezarri dion zigorrari buruz. Erabaki horrek ez duela "inolako zentzurik" erantsi du: "kontraesankorra baita datozen egunetan Zapaterok ETArekin elkarrizketa hasteko baimena eskatuz Kongresuari egingo dion eskakizunarekin".

Bake eta normalizazio politikoari buruz EBko Kontseilu Politikoak atzo onartu zuen txostena aurkeztu du Madrazok, nabarmendu duenez, prozesurako "egiazko errepide mapa". Txosten horretan EAEri eta Nafarroari erreferendumak egiteko eskubidea ematea proposatzen da. Hala, aurera egiteko aukera asko dituela iritzi dio Madrazok: batetik, Konstituzioa betetzen duelako, eta, bestetik, euskal herritarren erabakitzeko eskubidea aintzat hartzen duelako. Alderdi guztiek onar dezaketen proposamen bakarra dela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.