Euskara

Unescoren esanetan, euskararen egoera “zaurgarria” da

NBEren menpeko erakundeak ‘Munduan Arriskuan diren Hizkuntzen Atlasa’-ren hirugarren edizioa argitaratu du.

2009ko otsailaren 19a
18:10
Entzun
Unescok =lMunduan Arriskuan diren Hizkuntzen Atlasa==http://www.unesco.org/culture/ich/index.php?pg=00206=l argitaratu du, bere hirugarren edizioan, eta oraingoan Interneteko edizioa ere atondu dute. Horretan euskararen egoera koloka dagoela adierazi dute, zehazki “egoera zaurgarrian” dagoela azalduta. “Ume gehienek hitz egiten dute, baina erabilera arlo jakin batzuetara mugatuta egon daiteke”.

NBEren menpeko erakundeak lehenago argitaratu zuen atlasean euskara “arriskuan” zela zioen. Orain baremo ezberdinak erabili ditu. Erakundeari jarraiki, munduan egun mintzatzen diren 6.700 hizkuntzetatik erdiak mendea bukatu aurretik desagertzeko arriskua dute. “Galera prozesu hori gerarazteko, ezinbestekoa da gobernuek eta hiztun komunitateek berehala neurriak hartzea”.

Desagertzeko arriskuan diren hizkuntzetarako Unescoren programaren helburua nazioarteko elkarlana mobilizatzea da, egoera larri horren berri emateko eta komunitate, aditu eta erakundeen aldetik “aterabide berritzaileak” sortzea lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.