Unibertsitate ikasleei zenbat kobratu autonomia erkidegoek erabakiko dute

Agentziak
Madril
2012ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Autonomia erkidegoek erabakiko dute unibertsitate ikasleei zenbat kobratu matrikularengatik. Hala jakinarazi zuen atzo Espainiako Hezkuntza ministro Jose Ignacio Wertek, unibertsitateetako errektoreekin bilera egin ostean. Autonomia erkidego bakoitzaren esku utzi du tasen zein tarte aplikatu erabakitzea. Beti ere, dekretuan jasotako aukeren artean erabaki beharko dute. Errektoreek eskatu zioten Werti bertan behera uzteko tasen arau berria, edo soilik unibertsitatean hasiko diren ikasleei aplikatzeko. Ez zuten, ordea, akordiorik lortu. Bestalde, Wertek iragarri zuen bitariko batzorde bat sortuko dutela , irakasleen eskola nahiz ikerketa ordueninguruan dekretuak jasotzen dituen aldaketak garatzeko. Datorren astean jarriko dute martxan.

Atzoko bileran murrizketak izan zituzten aztergai, eta oraingo honetan ez zuten plantorik egin errektoreek. Duela bi aste, errektoreak ez ziren Wertek deitutako bilerara joan, ministroak murrizketen gaia aztertu nahi izan ez zuelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.