Unibertsitateko ikasleek ikasgai guztiak gainditu beharko dituzte beka jasotzeko
Beka jasotzeko baldintzak gogortu egingo ditu Espainiako Hezkuntza Ministerioak: unibertsitateko ikasleek ikasgai guzti-guztiak gainditu beharko dituzte laguntza jasotzekotan—Arkitekturako eta ingeniaritzetako ikasleek, kredituen %85—, edo, bestela, batez beste 6,5 puntu baino gehiago atera —Arkitekturan eta ingeniaritzetan, 6—. Gainera, unibertsitatean sartutako lehen urtean, selektibitatean 6,5 lortu beharko dute gutxienez. Bekari eusteko ere badira baldintzak: kredituen erdiak gainditu ezik, itzuli egin beharko dute laguntza. Unibertsitatetik kanpoko beketan, Batxilergoan 5,5 gutxienez atera beharko dute. 2013-14ko ikasturtean jarriko dute abian sistema. Baldintzak gogortzen datorren urtean hasiko dira, nolanahi ere, pixkanaka. Gobernuak esan du ikasleak «ohartarazi» nahi dituztela pixkanaka hasita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu