Irudia. Iruñea
Unibertsitatera bidean, 14.355 ikasleri azterketa
Hego Euskal Herriko Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleak unibertsitaterako azken pausoa ematen ari dira egunotan. NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak 3.104 ikasle hartu zituen atzo selektibitateko azterketetan; probek bihar arte iraungo dute. Deialdi honetan gainditzen ez duten ikasleek hil honen 27, 28 eta 29an berriz aztertzea izango dute. EHUn, aldiz, gaur hasiko dituzte unibertsitatean sartzeko azterketak, eta ostiralean amaituko dituzte. 11.251 ikasle izango dira guztira; horietatik 804 Lanbide Heziketako goi mailako zikloetakoak. Iaz azterketa egin zutenekin alderatuta, %5 ikasle gehiago egongo dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu