konponbideari begira

UPDk dio ez dutela onartuko "demokraziaren eta izuaren arteko berdinketa bat"

Rosa Diez UPDko bozeramailearen arabera, ETAren amaierarekin zerikusia duen "isiltasun paktu bat" dago, eta euren alderdia da hori hausten ari den bakarra. Donostian izan da Diez, jardunaldi batzuetan.

2013ko otsailaren 23a
17:55
Entzun

Diezen ustetan, "isiltasun paktu bat" dago "ETAren amaierarekin, biktimekin, demokraziarekin eta askatasunarekin" zerikusia duena. Diezek nabarmendu du ez dutela etsiko "ETAren konplizeak erakunde demokratikoetatik kanporatu arte". ¿Vencedores o vencidos? jardunaldietan parte hartu du.

Gorka Maneiro legebiltzarkideak "itxaropen" mezu bat zabaldu du, UPD "demokraziaren birsortzearen alternatiba argi bat" delakoan.

EH Bilduri erreferentzia eginez esan du "zinismoa" dela koalizioak "ETAren adierazpenak txalotzea eta hurrengo egunean biktimen omenaldietan egon nahi izatea". Gogorarazi du alderdiak "askatasun gehiago, berdintasun gehiago eta demokrazia gehiago" aldarrikatzen jarraituko duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.