UPDko hautetsia izan da legebiltzarkide akta jaso duen lehena

2012ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Gorka Maneiro UPDko hautetsia izan da legebiltzarkide akta jaso duen lehena. Atzo goizean hartu zuen bere egiaztagiria Eusko Legebiltzarrean, eta adierazi zuen legealdi honetan ez duelaEH Bildurekin hitz egingo. Datozen egunetan hartuko dituzte beren egiztagiriak gainerako hautetsiek. PSE-EEko 16 hautetsiek bihar jasoko dituzte, eta EAJkoek, ostegunean. EH Bildukoek eta PPkoek ez dute oraindik zehaztu noiz jasoko dituzten. Legebiltzarkideen herenek aktak hartzen dituenean jarriko da martxan Eusko Legebiltzarra osatzeko prozedura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.